2008-12-05

By: Maider Leibar Urrejola

Azpijoko ederra Aldundiak eginikoa!!
Jakin nahiko genuke Aldundiak jasotzen dituen diru-sarrerak nondik datozen. Antza denez, Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleek ez dute horretan eskuhartzen.
Logroñoko taberna batean egunkaria irakurtzen geundela azkenengo orrialdean –La Diputacion de Vizcaya traerá el 4 de Abril a AC/DC a Bilbao– irakurri eta nire laguna eta biok elkarri begiratu genion pozarren. –Egunero albisteak entzun beharko ditugu sarrerak salmentan noiz jarriko dituzten jakiteko– esan nuen. Eta horrela egin genuen azaroaren 21ean Radio Euskadin entzun nuen arte.
Sarrerak azaroaren 27an, osteguna, jarriko ziren salmentan. Goizeko hamarretatik aurrera lor zitezkeen. Tick Tack Ticketen web orrian, Ikatz Argazki Dendetan, Fnac-en, telefono bidez eta El Corte Inglesen eros genitzakeen. Hamazazpi mila sarrera inguru jarriko ziren salmentan eta bakoitzak hirurogeita bat koma berrogeita hamar euro balioko zuen.
Informazioa bageneukan eta egun horretan goizeko zazpietarako Durangoko Ikatz Argazki Dendan geunden. Ni ehun eta bederatzigarrena nintzen, txarto ere ez!! Esan beharra dago egun horretan hotz egiten zuela.
Goizeko hamarretarako bageunden bostehun bat pertsona ilaran. Denok denda noiz zabalduko zain; irrikitan, urduri… Azkenean hamarrak!! A, ze poza!!. Ilara zerbait mugitu zen baina hasierako zirrara atzean utzi eta nahasmena gailendu zen. Denbora aurrera zihoan eta guztiok hamarretan geunden leku berberean; geldi, mugitu barik. Hamaiketarako lau sarrera, soilik, saldu ziren. Dendako langile bat irten zen azalpenak eman nahian.
-Zerbidorea ez dabil, kolapsatu egin da– esan eta dendara sartu zen berriz.
Ordu bata aldera, ilarak han jarraitzen zuen. Bakoitza bere tokian lepokoa, txanoa eta eskularruak kendu barik. Orduan jarri gintuzten jakinaren gainean, sarrerak agortuta zeuden. -Agortuta??, non daude hamazazpi mila sarrera horiek??– galdetu genuen aho batez. Sinestezina izan zen egoera. Jakin izan genuenez, Euskal Autonomi Erkidegoan 295 sarrera saldu omen ziren. Eta beste hamasei mila zazpiehun eta bostak non gelditu ziren? Iker Jimenezi galdetu behar enigma hau argitzeko.
Badirudi, Aldundiak lortu duela bere helburua. Kanpotik jende ugari etorriko da eta hauek BEC inguruko hotelak-eta beteko dituzte. Gainera, bide batez, turismoa egingo dute Bizkaian zehar. Iragarki hoberik ba ote!. –VEN Y CUENTALO-.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Apa txoriburu, emen dau nire lenengo komentarixue zure blogien te enrollas mas ke las persianas, jijiji, broma dala.Egixe esan politikuek beti bardin bakarrik argazkixien ondo geratu nahi ta listo. Holan doie mundu pute hau. Bueno potxola muxu handi bat.